Abadiño Xake Taldeko benjaminek Bizkaiko eskolarteko torneoa irabazi dute bigarren urtez jarraian

Anboto 2026ko maiatzaren 11

Ibon Martin entrenatzailea eta xakelari txapeldunak.

Durangoko Larrasoloeta taldea hirugarren geratu da haur-kategorian.

Asteburuan Bizkaiko eskolarteko torneoak jokatu dituzte Zornotzako Larrea kiroldegian. Benjamin kategorian Abadiño Xake Taldeko gazteak geratu dira txapeldun. Honako xakelariek osatu dute laukotea: Anrui Ye, Mouad Ademi, Amets Uranga eta Liher Beaskoetxeak. Laukote honek bigarren urtez jarraian irabazi du eskolarteko torneoa.

Haur-kategorian Durangoko Larrasoloeta Xake Taldeko xakelariak hirugarren geratu dira. Maila honetan  Santurtzi A geratu da txapeldun eta Conteneo taldea bigarren. 

Larrasoloetako gaztea. Ezkerretik hasita: Eneko, Julen, Aimar eta Ekain.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!