Partiduak 16:30ean hasiko dira eta ikusleek lau partiduz gozatzeko aukera izango dute. Bikote hauek arituko dira final-laurdenetan: Martin eta Peio Liherren eta Josebaren aurka, Azcune eta Paskual Gerrikaren eta Kanoren kontra, Ekain eta Liher Aratzen eta Enaitzen kontra, eta Aitor eta Urko Xabiren eta Beñaten aurka. Behin final-laurdenak pasatuta, finalerdiak datorren hilean jokatuko dituzte, eta finala ekainaren 13an, Albokanrolla egunean.