Mañ ariko Udalak lau banku eta hiru zakarrontzi berri jarri ditu plaza nagusiaren eta errekaren ondoan dagoen parkean. Lanak joan zen astean burutu ziren eta 2.253 euroko aurrekontua izan dute, udalak ohar batean zehaztu duenez.
Orain arteko elementuak zaharkituta zeudenez, ordezkatu egin dira. Banku eta zakarrontzi berriak material erresistentez eginda daude, eguraldiaren eraginari urte askoan aurre egiteko eta epe luzerako erabilera bermatzeko.
"Lan hauen helburua herriko espazio publikoen mantentze-lanak hobetzea eta eremu horien txukuntasuna eta erabilgarritasuna zaintzea da, herritarren ongizatea bermatuz", azaldu dute.