Aurretiazko borondatea pertsona batek etorkizunean bere osasun‑zaintzaren inguruko nahiak idatziz uzteko aukera ematen duen agiria da. Horrela, adituek aurretiazko borondateak zer diren azalduko dute hitzaldian, zelan eta nori zuzenduta dauden, eta zein balio duten pazienteen autonomiaren eta duintasunaren babeserako. Saioan galdera horiei eta beste hainbat zalantza praktikori erantzuna emango diete. Osakidetzak eta Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak antolatu dute ekitaldia eta herritar guztiei zuzenduta dago, informazio praktikoa eta erabilgarria jasotzeko aukera izan dezaten.