Janarian bestelako osagaiak eta entretenimendua uztartzen dituen ekimena izango da. 13:00etan Leire Vargas poetak eta Jaime Nieto musikariak poesia eta musika uztartuko dituzte Bizi sintetikoak izeneko emanaldian. Ondoren, 14:30ean, baba-jana egingo dute. Bazkalosteko bingoa Marik eta Ketok gidatuko dute, eta 18:00etan erromeria hasiko da. Ekimenerako tiketak Errekondon bertan eskuratu daitezke, 20 euroan.