Mañarian 700 euro batu dituzte Santa Ageda koplak abesten

Anboto 2026ko otsailaren 25a

Mañariarrak auzorik auzo ibili ziren Santa Ageda koplak abesten. (Argazkia: Mañariko Udala)

Batutako diruaren zati bat Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko dute. 

Mañariarrek ohitura elkartasunarekin uztartzen dute urtero Santa Ageda koplak abestera irteten direnean eta aurtengo aldia ez da salbuespena izan. Aurtengo ekitaldian 700 euro batu dituztela iragarri du udalak bere sare sozialetan. Zati bat bazkaria ordaintzeko erabili zuten eta gainerakoa Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!