Zapatu honetan Santa Ageda koplak abestera irtengo dira Mañarian

Joseba Derteano 2026ko otsailaren 6a

Aurreko edizio bateko argazki bat.

Plazan lehenengo koplak abestuko dituzte, auzorik auzo abiatu aurretik. Baturiko dirua Saharako errefuxiatuen kanpamentuetarako izango da, besteak beste.

Urteroko ohiturari eutsiz, mañariarrak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira zapatu honetan. 08:30ean ipini dute hitzordua, plazan, eta hantxe abestuko dituzte lehenengo koplak auzorik auzo abiatu aurretik. Baturiko dirua bazkaria ordaintzeko eta Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko izango dela aurreratu dute ekimeneko antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!