Mañaritik Atxetara mendi lasterketako izen ematea zabalik

M.Z. 2026ko urtarrilaren 12a

Proba irailaren 19an jokatuko da. Aurten lau lasterketako egongo dira eta mendi martxa. Dagoeneko izen ematea zabalik dago. 

Mañaritik Atxetara lasterketa nobedadeekin dator. Antolatzaileek lasterketa berri bat prestatu dute 2026ko ediziorako, 13 kilometroko proba. Eta hori gutxi balitz, mendi martxa 19 kilometrora luzatu dute. Beraz, aurten honako lasterketa hauek egongo dira: 

  • 43,1 kilometro (3900 desnibel positibo)
  • 22,2 kilometro (2000 desnibel positibo)
  • 13,4 kilometro (1100 desnibel positibo)
  • Untzillaitz zuzen 2,9 kilometro (750 desnibel positibo)
  • Mendi martxa 19 kilometro (1150 desnibel positibo)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!