Abenduaren 31n, II. San Silbestre Herrikoia egingo dute Mañarian. Antolatzaileek 7 kilometroko mendi martxa eta 9,8 kilometroko lasterketa antolatu dituzte. Mendi martxa 10:30ean hasiko da eta 400 metroko desnibel positiboa izango du; lasterketa 11:00etan hasiko da eta 650 metroko desnibel positiboa izango du.
Parte hartzeko, bost euro ordaindu beharko dira, eta izen-ematea egunean bertan egingo da, 9:30ean hasita.