Mañariko historia berbagai abenduaren 19ko hitzaldian

J.D. 2025eko abenduaren 15a

Ursula Doneak Errose Bustintza kultur etxean du bere egoitza.

Gerediaga elkarteak, Ursula Donea elkarteak eta Mañariko Udalak Las historia de Mañaria izeneko berbaldia antolatu dute elkarlanean. Abenduaren 19ko barikuan izango da, 19:00etan, Ursula Donearen egoitzan.

Juan Manuel González Cembellín izango da hizlaria. Gaztelaniaz emango du berbaldia. Historialaria izateaz gainera, González Bilboko Arte Sakratuaren Museoko zuzendaria ere bada. Bizkaiko historiaren ikerketan lan sakona egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!