Mañariko Hontza Museoan Gabonetako tailerra antolatu dute

Anboto

Abenduaren 29an eta 30ean saio bana izango dira.

Natur zientzien Hontza Museoak Gabonetako tailerra antolatu du. Adinka banatuta, saio bi izango dira: 8 urtetik beherakoentzat abenduaren 29an, 11:30-13:00 artean; 8-12 urte artekoentzat abenduaren 30ean, 11:30-13:00 bitartean. Prezioa 10 euro da.

"Maskarak zein jai-txartelak egin, etorri gurekin sortzera eta bizi Gabonen magia", diote museoko kideen sareetan. Bi modutara jarri daiteke hartuemanetan: info@hontzamuseoa.eus helbide elektronikoan eta www.hontzamuseoa.eus webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!