Hontza Museoan martxan da aldi baterako erakusketa berria. Naturako elementuekin egindako eguneroko zein aparteko objektuen aukeraketa berezi bat da oraingoan ikusi daitekeena. "Giza kultura eta sormenaren adibide paregabea da. Naturak artearen eta funtzionaltasunaren garapenean nola eragiten duen ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketak, objektu bakoitzaren bidez bere istorioa kontatuz", azaldu dute museoko arduradunek ohar batean.
Erakusketari buruzko datu eta argazki gehiago Hontza Museoaren webgunean jaso daiteke.