Jorge Garciak organo kontzertua emango du Mañariko elizan

J.D. 2025eko azaroaren 12a

Mañariko elizan goi mailako organo kontzertua ikusteko aukera dago azaroaren 15ean, 19:00etan.

Musikagintzan ibilbide luze eta oparoa duen Jorge Garcia organistak emango du kontzertua. Garcia organo eta inprobisazio historikoko masterrak egindakoa da Suitzako Schola Cantorum Basiliensisen, Lorenzo Ghielmi maisuagaz, besteak beste. Gaur egun, organista eta irakasle lanetan dabil. Ikerketa lanak ere egiten ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!