Mañariarrek Santa Ursula eguna —herriko patroia— ospatu zuten martitzenean. Ursula Donea nagusien elkarteak antolatu eta udalak lagundutako ekimenean, 80 bat lagunek pilotalekuan bazkaldu zuten. Bazkalaurrean Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek jai giroa ipini zuten herriko kaleetan. Hara baturikoen familia argazkia atera eta gero, bazkaritara joan ziren. Bazkalostean ere ez zen musikarik eta dantzarik falta izan bertaraturikoen artean.