Paul Ormaetxea eta Nora Narbaiza nagusi maratoi erdian

Anboto 2025ko ira. 20a, 14:17

Goizeko 9:00etan 240 parte hartzaile irten dira Mañaritik, 22 kilometroko lasterketa egiteko helburuagaz.

Helmugan bizkorrena Paul Ormaetxea Arrolape taldeko korrikalaria izan da. Ormaetxeak gainera errekor berria ezarri du, 2:25:01eko denboragaz. Bigarren Irazu Aranburu mallabiarra sailkatu da eta hirugarren Gorka Arrizabalaga zaldibartarra. 

Emakumezkoetan Nora Narbaiza zaldibartarrak erakustaldia eman du.  Zaldibartarrak nagusitasunez irabazi du. Bigarren Amagoia Legarra sailkatu da eta hirugarren Eider Gorritxategi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!