Lehenengoz antolatu dute Untzillaitz Zuzen lasterketa eta bertan otxandiarrak izan dira nagusi. Gizonezkoetan Aitor Ajuria izan da azkarrena, 27:37ko denboragaz. Bigarren Victor Bernedo sailkatu da 29:11 eta hirugarrena Guillermo Ramos.
Emakumezkoetan, Leire Uribe otxandiarra izan da bizkorrena, bigarren Ainhoa Lendinez sailkatu da eta hirugarren Olatz Ajuria.