Mañarian Aita Kurutzeko eguna ospatuko dute irailaren 14an

J.D. 2025ko ira. 9a, 09:41

Dantzarien saioa izango da, besteak beste.

Dantzari gazteen saioa eta luntxa egongo dira meza ostean, bertaratzen diren herritar guztientzat. 

Irailaren 14ko domekan Aita Kurutzeko eguna ospatuko dute Mañarian. Tradizioari eutsiz, meza egongo da lehenengo, 11:00etan. Ondoren, jaiegunak aurrera jarraituko du. Mañariko dantzari gazteek saioa egingo dute. Amaitzeko, luntxa egongo da bertaratzen diren guztientzat. 

Abuztuan San Lorentzo eguna ere ospatu zuten mañariarrek, izen bereko ermitaren bueltan. Orduan ere dantzarien saioa eta luntxa izan ziren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!