[ARGAZKI GALERIA] Abian dira Mañariko jaiak Kirikiño abesbatzak botatako txupinazoagaz

Anboto 2025ko abu. 14a, 16:47

Jaietako irudia den Pitxitxiri harrera egin ostean, aurten 40 urte bete dituen Kirikiño abesbatzako kideek pregoia irakurri dute.

Kirikiñoko kideek herritarrei eskerrak eman dizkiete lau hamarkadatan bidelagun izatearren. ""Beti txaloak jotzeko prest, edozertan laguntzeko gertu eta animoak ematen. Publikorik onena izan zarie beti", adierazi dute gaur eguerdiko pregoian. Ostean, 160 bat lagun batu dira pilotalekuan egindako herri bazkarira. Arratsaldean gazte olinpiadak egongo dira eta 22:00etatik aurrera Kaos Etiliko, Skabidean eta Malakias MX3 taldeen kontzertuak daude. (Argazkiak: Unai Olaso)

JAIETAKO EGITARAUA

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!