[ARGAZKI GALERIA] Urmugaren kontzertu magikoa Mañariko Angurreta arte espazioan

Anboto 2025ko uzt. 16a, 08:30

Harrobi zaharraren espazioan Et Incarnatus orkestragaz batera hainbat artistek parte hartu zuten, atzo.

Et Incarnatus okestragaz batera, Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester eta Xak taldea aritu ziren emanaldi berezi honetan.

Uztailaren 31ra arte martxan izango da Urmuga, Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz betetako dituen ekimen herrikoi eta artistikoa. Araban hasi ziren, eta "orain arte zeharkatu ez dituzten lurrak zeharkatuz" egiten ari dira bidea. Bizkaian lau mendi etapa egin dituzte, eta atzo, Mañarira iritsi ziren, Angurreta arte espaizora. Leku berezi bat kontzertu are bereziagoa entzuteko. Giro magiko horretan, jendetza bildu zen Urmugaren Bizkaiko kontzertuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!