"Bizkaiko urteko kontzertu bereziena" dakar Urmugak Mañarira

Anboto 2025ko eka. 27a, 11:14

Uztailaren 15ean geldialdia egingo du Ur Muga ekimenak Durangaldean, Mañarian, hain zuzen ere; Mañariko Angurretan Eñaut Elorrieta, Janus Lester eta Xak taldeko kideak arituko dira, besteak beste, Et Incarnatus Orkestra taldeagaz

"Bizkaiko urteko kontzerturik bereziena" bezala definitu du Migel Zeberio musikariak Urmuga ekimenaren baitan Mañariko Angurreta harrobian uztailaren 15ean egingo duten kontzertua. "Ez da izango handiena, baina kokapen honen berezitasuna duenik ere ez dago". Et Incarnatus okestragaz batera, Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester eta Xak taldea arituko dira emanaldi berezi horretan.

Uztailaren 11tik 31ra egingo da autengo Urmuga, Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz betetako dituen ekimen herrikoi eta artistikoa; Araban hasiko da, eta "orain arte zeharkatu ez dituzten lurrak zeharkatuz" egingo dute bidea; Bizkaian lau mendi etapa egingo dituzte, eta 15ean, esan bezala, Mañarira iritsiko da Urmuga. "Duela sei urte lehenengoz Urmuga antolatzea pentsatu zenean, zorakeria bat iruditu zitzaigun. Ezerosoa dirudi hasiera batean, baina oso esperientzia aberasgarria da musikari bezala ere", azaldu du Maddi Arana musikariak. Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Kultura, Euskara eta kirol diputatuaren berbetan, "luxua" da horrelako ekimen bat Bizkaitik igarotzea. "Horrelako ekitaldiak ez dira magiaz sortzen, jende askoren lana dute atzetik", nabarmendu du.

Ibilbidea zatika ere

Urtero bezala, Urmugaren ibilbideko zatiak nahieran egin daitezke, ez da derrigorrezkoa ibilaldi osoa egitea; informazio gehiagorako, www.urmuga.eus helbidera jo daiteke.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!