Mañariko Errekondo jatetxeak Jan da Topa izeneko afari musikatua antolatu du ekainaren 12an, 20:00etan hasita. Oraingoan japoniar platerak dastatzeko aukera egongo da: Leka eta sesamo entsalada, hegaluze 'sando'-a, txahal donburia (Gyudon), eta postrea (gatzatua, crumbela eta sagar mochia). Hori guztia Errioxako urteko ardoak (2 kopa), Urkuletako urak eta ogiak lagunduta.
Menua dastatzeko eta… musika entzuteko, afaria Pelma & Luis Selektorraren musikak girotuko duelako. Erretserbak 944 42 01 07 telefonoan egin daitezke (25 euro).