Tomas Urretabizkaiak 300 euro eta finalerako sarrera bi irabazi ditu Mañariko pilota eskolako errifan

Anboto 2025ko mai. 21a, 10:00

Zenbaki saritua 7857 izan da.

Mañariko Artatzagan pilota eskolako errifak badu zenbaki saritua: 7857. Durangoko Tomas Urretabizkaia da zenbaki horren jabea eta, beraz, berak irabazi du. 300 euro jaso ditu eta baita bi sarrera ere ekainaren 1ean, Bizkaia frontoian, Jokin Altunaren eta Iñaki Artolaren arteko finala bertatik bertara ikusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!