Andra Mari dantza taldeko kideek dantza-saioa eskaini dute eguerdian, eta Euskal Abereak erakundeak azpigorrien txapelketa egin du, Euskal Herriko tokiko arraza horren abelbururik onena erabakitzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.000 bat azpigorri daude, hiru herrialdeetako 40 etxaldek hazita. Zortzi etxalde daude Araban; bederatzi Gipuzkoan. Gainerakoak, Bizkaian daude.
Frontoiaren eta kioskoaren arteko eremuan, azpigorri-okela dastatzeko aukera eskaini dute. Azokazaleek ilara luzeak egin dituzte pintxoak dastatzeko.