Askotariko postuekin azoka, Mañarian

Joseba Derteano 2025eko maiatzaren 16a

Artxiboko irudia.

Kultur Asteari amaiera emateko, 29. Artisau, Elikadura eta Landare Azoka egingo dute domeka honetan Mañarian.

Plaza inguruan askotariko postuak egongo dira 10:00etatik aurrera. Goizak osagai gehiago ere izango du. Esaterako, Euskadiko Azpi Gorri txapelketa egingo dute urteroko ohiturari eutsita. Horrez gainera, 11:00etan, Alluitz Naturak talo eta artile tailerrak eskainiko ditu frontoian, eta 12:00etan Andra Mari dantza taldeko haur eta gazteek dantza saioa egingo dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!