[EGITARAUA] Janus Lester eta beste hamaika ekitaldi Mañariko Kultur Astean

Anboto 2025ko mai. 6a, 09:00

Jokin Pinatxo da Janus Lester taldeko liderra.

Aurten, egitaraua plazatik harago zabalduko dute: Angurretara, tabernetara eta kultur etxera.

Maiatzaren 9tik 18ra bitartean, Mañariko Kultur Astea egingo da, eta aurtengo edizioa berrikuntza nabarmen bategaz dator: egitaraua plazatik harago zabalduko dute, herriko zenbait toki aktibatzeko, udaleko iturrien esanetan. 

Horrela, Angurreta eta herriko zenbait taberna hainbat ekitaldiren eszenatoki bihurtuko dira. Esaterako, Jokin Pinatxoren Janus Lester taldeagaz elkarrizketa musikatua antolatu dute Angurretan. Arritoki eta Errekondo jatetxeek Andoni Ollokiegiren eta Rukula taldearen kontzertuak hartuko dituzte, hurrenez hurren. 

Eskaintzan ere, musikaz harago, aniztasuna da nagusi. Tio Teronen Semeak da horren adibide, musika, dantza eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna; edo Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa saio ezaguna. 

Eskaintzaren barruan, Mañariko Kirikiño abesbatzak sorturiko Kantuez, kontuez… urtea bota proiektua ere nabarmentzekoa da. Angurretan izango da (euria bada, plazan). 

MAIATZAK 9, BARIKUA

  • 19:00 Antzerkia: 'Hilda da Jainkosa', plazan.
  • 21:00 Ikuskizuna: Lekittoko Deabruak. Herriko kaleetan.

MAIATZAK 10, ZAPATUA

  • 17:30 Musika: Esan Ezin, Errekondon (eguraldi txarra bada Errose Bustintza kultur etxean).
  • 19:00 Musika: Andoni Ollokiegi, Arritokin.
  • 20:30 Musika: Sakamantekas, plazan.

MAIATZAK 11, DOMEKA

  • 13:00 Dantza: Tio Teronen Semeak, plazan.
  • 18:00 Antzerki musikatua: 'Playlist', kultur etxean.

MAIATZAK 14, EGUAZTENA

  • 18:00 Elkarrizketa musikatua: Janus Lester (Jokin). Angurretan (eguraldi txarra bada Errose Bustintza kultur etxean).

MAIATZAK 15, EGUENA

  • 19:00 Bakarrizketa: 'Futbolistok', Zuhaitz Gurrutxaga. Errose Bustintza kultur etxean

MAIATZAK 16, BARIKUA

  • 17:00 Ipuin kontaketa: Saroa Bikandi. Kultur etxean.
  • 20:00 Musika: Rukula. Errekondon.

MAIATZAK 17, ZAPATUA

  • 19:00 'Kantuez, kontuez… urtea bota' proiektua, Angurretan (eguraldi txarra bada elizan).

MAIATZAK 18, DOMEKA

  • 10:00 Azoka eta VIII. Euskadiko Azpi Gorri txapelketa.
  • 11:00 Talo eta artile tailerrak (Alluitz Natura). Frontoian.
  • 12:00 Andra Mari dantza taldeko haur eta gazteen dantza saioa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!