Mañariko Albokan Rolla jaia ospatzeko hile bi falta direnean, antolatzaileak motorrak berotzen hasi dira eta parte hartuko duten musika taldeen zerrenda jakinarazi dute. Ekainaren 14an, 20:00etan, Les Lullies, Reder eta Sermond's taldeak igoko dira oholtzara. Azken talde hori bueltan da sei urtean geldirik egon eta gero. Ondoren, KSKA Selektorrak ipiniko du musika. Pilota eta pala txapelketetako finalak ere Albokan Rolla jaialdiaren barruan jokatuko dira.