Mañariko pala eta pilota txapelketak laster hasiko dira

Anboto 2025ko mar. 26a, 09:36

Mañariko pala eta pilota txapelketeta laster hasiko da Kafraga elkarteak eta Artatzagan pilota elkarteak antolatuta.

Txapelketak binaka jokatuko da modalitate bietan: eskuz eta palan. Zortzi bikote modalitate bakoitzeko. Deialdiak arrakasta izan du eta izen-ematearen data amaitu orduko plaza guztiak beteta daude.

Kanporaketak apirilaren 4an eta 5ean jokatuko dituzte. Sailkatzen direnek apirilaren 11n jokatuko dituzte finalerdiak. Ondoren, txapeldunak nortzuk diren jakiteko, apurtxo bat itxaron beharko da. Izan ere, finalak Albokanrolla ekimenaren barruan jokatuko dira, ekainaren 14an. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!