Kuriositateen artean, tribu indigenetan naturako elementuekin egindako erremintak daude. Esaterako, aizto bik animalien zatiekin egindako heldulekuak dituzte. Edo pizgailu batek oinarri gardena du eta barruan itsas zaldi bat ikusten da, besteak beste. Musika tresnaren bat ere badago tartean: armadillo baten oskolagaz egindako gitarra.
Fosilek eta mineralek osatzen dute bilduma. Mineraletariko bat Australiako igeltsua da, marroi kolorekoa. "Pieza txikia da baina oso polita, kristalizazio bitxia duelako", esan du Huertak. Ametistak eta kuartzoak ere jaso dituzte.