[BIDEOA] Mañariko Angurreta eremua ikuspegi berri batetik erakusten duen bideoa

Anboto 2025ko mar. 6a, 11:00

Dron bategaz grabaturiko irudiek Mañariko Angurreta eremuaren beste begirada bat eskaintzen dute.

Aurten ere kontzertuak eta ekimen gehiago antolatzeko asmoa dute Mañariko Angurreta eremuan. Esaterako, Mañariko abesbatzak kontzertu bat emango du bertan, maiatzean. Egitarau osoa lantzen dabiltzan bitartean eta denboraldiari hasiera emateko elementu lez, Angurreta beste ikuspegi batetik erakusten duen bideoa kaleratu dute hango arduradunek. Bideoak zerutik begiratzen dio Angurretari, dron bategaz grabaturiko irudiei eskerrak. Begirada berria koloreen kontrastean ere aurkitu daiteke: flamenko jantziaren gorri biziaren eta berau inguratzen duen eskultura grisen artekoa. Dayana Febres flamenko dantzariak Angurretan egindako argazki erreportaje bateko irudiak jasotzen ditu bideoak. 

Bisitak Angurretara

Une honetan, aurretik erreserba eginda bisitatu daiteke Angurreta. Erreserba angurreta@gmail.com helbidean egin daiteke. Toki askotako bisitariak izan dituzte, orain arte. Aurten, esate baterako, Almeriatik eta Toledotik ere etorri dira bisitariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!