Mañariko Santa Agedan batzen dena, Saharako errefuxiatuentzat

Anboto 2025ko urt. 31a, 11:00

Iazko Santa Ageda irteera.

Hamadako Izarrak elkarteak Sarahako errefuxiatuei laguntzeko erabiliko du domekan baturikoa

Domeka honetan Santa Ageda koplak abestera irtengo dira Mañarian. Ahalik eta auzo eta baserririk gehienetara joan ahal izateko, saio bi egingo dituzte. 08:30ean irtengo dira, plazatik. Eguerdian San Juanen bazkalduko dute, eta arratsaldean berriro irtengo dira. Ekimenean baturikoa Saharako errefuxiatuen kanpamentura helaraziko dute, Hamadako Izarrak elkartearen bitartez, apiril inguruan hara egingo duten bidaia batean. Iazko Santa Ageda irteeran 600 euro batu zituzten Saharako errefuxiatuei laguntzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!