Bertan euren irudimena askatu eta Hontza Museoko bildumako 2.000 piezetan inspiratutako lan ederrak sortu ahal izango dituzte. Tailerrak 10:00etatik 12:30era izango dira eta eguneko prezioa 10 euro da. 5etik 10 urtera arteko haurrentzat pentsatuta dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik pinturan esperientziarik izatea, museoko kideek ohar batean azaldu dutenez. Tailerrak Laura Solagaistua begiraleak gidatuko ditu. Parte hartzaile bakoitzak pintura teknika erraz eta dibertigarriak ikasiko ditu, artelanak egiteko tresnarik esanguratsuena eskuak direla. Gainera, beharrezko material guztia emango dute.
Izen ematea modu bitara egin dateke: 946 216 555 telefonora deituta edo info@hontzamuseoa.eus helbide elektronikora idatzita.