Egidazuk ipuin kontaketa saioa egingo du Mañarian

Joseba Derteano 2024ko urr. 31a, 08:51

Artxiboko irudia.

Mañariko Udalak ipuin kontaketa saioa antolatu du datorren astelehenerako. 18:00etan izango da, liburutegian. Bertan, Amaia Egidazu durangarrak Batbirulau ipuin izeneko saioa egingo du. Hirutik zazpi urtera bitarteko umeei zuzenduta dago. 

Ipuinak kontatzeko askotariko adierazpideak erabiliko ditu Egidazuk. Saio dinamikoa prestatu du eta umeak ez dira entzule soilak izango. "Ahozgoran, liburuekin, abestuz nahiz gorputzagaz" kontatuko ditugu ipuinak, aurreratu du Egidazuk.

Adinaren arabera
Egidazu aurretik ere egonda dago Mañarian, baina errepertorio zabala du eta ipuin berriak kontatuko ditu, aurretik Mañarian kontatu bakoak. Bertaratzen diren umeen adinaren arabera, ipuin batzuk edo beste batzuk aukeratuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!