Bazkaria eta musika Mañarian gaur, Santa Ursula eguna ospatzeko

Anboto 2024ko urr. 21a, 10:20

Gaur, urriak 21, Santa Ursula eguna da, eta, urteroko tradizioari eutsita, Mañariko Ursula Donea nagusien elkarteak bazkaria egingo du. Herriko zaindariaren omenezko bazkaria jendetsua izaten da eta aurten ere 70 lagunetik gora batuko ditu.

Elkarteko kideak bertaratuko dira batez ere, baina baita elkartetik kanpoko zenbait ere. Parte hartzaileak eguerdian elkartu, eta bazkaria 14:30ean hasiko da. Mañariko pilotalekuan izango da. 

Trikitixa doinuak
Bazkaria ez da izango Santa Ursula eguneko osagai bakarra. Bazkalostea musikagaz girotuko dute, Mañariko Udalak antolatuta. Musikari dagokionez, aurreko urte bietako eskaintza aldatu dute aurten. Azken urte bietan Puro Relajo taldeak girotu zuen arratsaldea, eta aurten trikiti doinuak izango dira nagusi. 17:00etan hasita, bertaratzen direnek Gorka Valdesen eta Mirari Azkuneren musikaren doinupean egingo dute dantza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!