Horrez gainera, iparraldeko hegal horretan, Erleabeko errekaren eskumako ertzean, pitzadurak daude, batez ere zolarrietan. Horiek horrela, udalak horrelako azterketetan aditua den Ingeotyc enpresari eman zion ikerketa egiteko ardura, maldak errekarantz duen egonkortasuna egiaztatzeko eta hura konpontzeko modua aztertzeko.
Zundaketak egin ondoren, enpresak txosten bat egin du eta bertan ondorioztatu du hilerriko patologiak "asentamendu baten ondorio direla, maldaren desplazamendua baztertuz", jasotzen du txostenak. "Zundaketen bitartez lurra aztertu ondoren, lurpean materialak nola dauden zehaztu ahal izan da, bai eta haien karakterizazio geoteknikoa ere, tokian bertan eta laborategian egindako ikerketetan oinarrituta. Azterketa horien egonkortasunaren analisiak ez du pentsarazten Erleabe errekarako lurzoruen haustura zirkularrik dagoenik, ezta maila freatiko altuko baldintzetan ere", zehaztu dute.
Hala ere, jarraipena egiten segituko dute, egindako zundaketetan pieza bereziak ipini dituztelako, lurraren mugimenduen kontrola egiteko.