[ARGAZKI GALERIA] Oihana Azkorbebeitia eta Aitor Zunzunegi garaile Mañaritik Atxetara lasterketako proba luzean

Anboto 2024ko ira. 22a, 11:32

Nesketan, podiuma Durangaldeko beste bi emakumek osatu zuten: Ainara Arkarazok eta Eva Lizarraldek.

Mañaritik Atxetara mendi lasterketa jokatu zuten atzo. 42 kilometroko proba luzean, Durangaldeko hiru emakume igo ziren podiumera. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen garaile, eta bere ostean Ainara Arkarazo herrikidea eta Eva Lizarralde iurretarra helmugaratu ziren.

42 km. proba luzea

1. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño) 6.13.01
2. Ainara Arkarazo (Abadiño) 6.28.45
3. Eva Lizarralde (Iurreta) 7.24.57

Mutiletan Aitor Zunzunegi nagusitu zen proba ia bost orduan eginda (5.08.26):

1. Aitor Zunzunegi 5.08.26
2. Ibai Urrutia 5.25.19
3. Martín Diez 5.27.42

22 km. Proba laburra

22 kilometroko proba ere Durangaldeko hiru emakumek irabazi zuten:
Neskak:

June Villarroel (Elorrio) 3.03.31
Leire Uribe (Otxandio) 3.15.09
Eider Gorritxategi (Durango)3.30 35

Mutiletan, Irazu Aranburu mallabitarra nagusitu zen:

1 Irazu Aranburu (Mallabia) 2.28.35
2. Josu Caño  2.31.31
3. Mustafa Mahfouf 2.35.51

Proba laburra Urkiola Trail Koparako puntuagarria da, eta, beraz, June Villarroel elorriarra eta Irazu Aranburu mallabitarra kopako liderrak dira.

Goizeko argazkien galeria Lucia Meruelo argazkilariak aterata.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!