Joskintza ikastaroa hasiko dute Mañarian urriaren 3an

Joseba Derteano 2024ko ira. 17a, 12:50

Mañariko Udalak joskintza ikastaroa antolatu du. Urriaren 3an hasiko da eta saioak eguenero izango dira.

Ikastaroaren helburua ikasle bakoitza bere arropa moldatzeko gai izatea da: josteko makina zelan erabiltzen den ikastea, praken barrenak hartzea, kremailerak ipintzea… Ikastarorako izen ematea irailaren 23tik 27ra izango da. Hilean 15 euro ordaindu beharko da.

Bestalde, udalak antolaturiko kirol ikastaroei dagokienez, ateak zabaltzeko jardunaliak datorren astean izango dira, irailaren 16tik 20ra. Ondoren, izen ematea irailaren 23tik 27ra egingo dute, joskintza ikastarorako lez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!