Mañariko Udalak antolaturiko kirol ikastaroak aukeran

Anboto 2024ko ira. 11a, 13:01

Mañariko Udalak hainbat kirol ikastaro antolatu du ikasturte berriari begira. Izen ematea hasi aurretik, irailaren 16tik 20ra, ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo dituzte gura dutenek doan probatzeko aukera izan dezaten.

Irailaren 16ko astelehenean, 17:00etan, GAP saioa probatu ahal izango da, eta, 18:00etan, Hipopilates. Irailaren 17ko martitzenean, hiru saio daude: 17:00etan mantentze-gimnasia, 18:00etan strong by zumba, eta 19:00etan yoga. Hurrengo egun bietan kirol ikastaro bi probatu ahal izango dira: eguaztenean, 17:00etan, streching; eta barikuan, 18:00etan, zumba. 

Ondoren, izen-ematea zabalduko dute, irailaren 23tik 27ra. Ikastaroak urriaren 1etik aurrera hasiko dira. Familia gurasobakarrek, familia ugariek, ikasleek, langabeek, erretiratuek eta desgaituek %20ko deskontua izango dute ikastaroetan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!