Askotariko ekintzak gozagarri Mañariko udalekuetan

Joseba Derteano 2024ko uzt. 14a, 10:00

Berbaro euskara elkarteak lehenengoz antolatu ditu Mañariko udalekuak, eta gustura daude orain arte izan duten harreragaz. Ekainaren 24an hasi ziren eta uztailaren 19ra arte iraungo dute. 4tik 16 urtera arteko 70 bat ume eta gazte dituzte eta Mañaria eta inguruko herrietakoak dira.

Ohiko udalekuez gainera, joan zen astean udaleku ibiltaria egin zuten 30 bat gaztegaz. Etaparik etapa, Bergara, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Ondarroa herriak bisitatu zituzten, bost egunean. Herririk herri hainbat ekintza egin zuten. Esaterako, Ondarroan, itsasoan arraunean ibili ziren herriko arraun taldeagaz. Eta Mendaron bertso afaria egin zuten.

Ohiko udalekuetan ere hainbat ekintza egiten dute. Esaterako, martitzenetan igerilekura joaten dira, eguaztenetan hondartzara, eta barikuetan egunpasa egiten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!