[EGITARAUA] Xiberoots eta Dupla taldeek kontzertua eskainiko dute Mañariko Andra Mari jaietan

Anboto 2024ko eka. 26a, 18:30

Joan zen asteburuan, sanjoanetako ospakizunen barruan, abuztuko Andra Mari jaiak aurkeztu zituzten.

Abuztuko Andra Mari jaiko egitaraua publiko da dagoeneko. Txupinazoa abuztuaren 14an izango da eta herriko gazteek botako dute. Ondoren, Xiberoots eta Dupla taldeek eta DJ Kukuk kontzertua eskainiko dute.

Abuztuaren 15ean binakako pilota partidua jokatuko du Aingeru Bernaola mañariarrak. Victor Esteban eta biek Arteaga II- Merino II bikotea izango dute aurkari. Egun berean herri kirol erakustaldia dago Haritz Aranguren, Urdax Magunazelaia, Ioritz Gisasola eta Karmele Gisasolarekin. Abuztuaren 16an erromeria eskainiko du Lehian taldeak.

Abuztuak 14, eguaztena

  • 12:30 Pitxitxiren itzulera.Momentua girotzen herriko trikitilariak egongo dira.
  • 13:00 Txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoera. Txupinazoa, herriko gazteak.
  • 14:30 Herri Bazkaria. Ostean: Igel eta Mus txapelketa
  • 16:00 Egurrezko jolasak
  • 17:00 Karabina jaurtiketa (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta)
  • 18:30 Gazte Olinpiadak
  • 22:30 Kontzertuak:
     - Xiberoots
     - Dupla
     - DJ Kuku
    * 4:00-6:00 Bitartean autobusa ibiliko da etengabe Mañaritik Durangora. Doakoa da.

Abuztuak 15, Andra Mari eguna

  • 7:00 Garbiketa
  • 10:00 Kalejira txistulariekin
  • 11:00 Meza Kirikiño abesbatzarekin. Ondoren: Dantzariak
  • 12:30 Pilota Partiduak 
    - Lau eta erdian: Etxebarria II-Iribarren.
    - Binaka: Victor – Bernaola / Arteaga II – Merino II
  • 12:30 Puzgarriak haurrentzat
  • 18:30 Herri Kirolak: Haritz Aranguren, Urdax Magunazelaia, Ioritz Gisasola eta Karmele Gisasola.
  • 20:30 Txistorrada
  • 23:00 Mariachi Imperial – Elegancia Mexicana

Abuztuak 16, San Roke eguna

MOZORRO EGUNA. Gaia: Artea

  • 11:00 Meza. Ostean: Dantzariak
  • 12:00 Paella txapelketa
  • 14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa
  • 18:00 Briska Txapelketa (Errose Bustintza kultur etxean)
    Oharra: Aurretik izena eman beharko da 17:30-18:00 bitartean kultur etxe kanpoan, bikote mugatu kopuru batek jokatu ahal izango duelako. Bikoteak heltze orduaren arabera apuntatuko dira, mugara iritsi arte.
  • 19:00 Burrunba elektrotxaranga.
  • 21:30 Pitxitxiren agurra.
  • 22:30 Lehian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!