Herri kirolak, musika kontzertuak, herri bazkaria eta gehiago Mañariko Albokan'Rolla jaian

Anboto 2024ko eka. 7a, 15:00

Ekainaren 8an egun osoko jaia egingo dute. Gisasolatarrak eta Urdax Magunazelaia eguerdian arituko dira. Kafraga elkarteak antolatu du egitaraua, hainbat musika taldegaz. Bazkari herrikoia ere egingo dute.

Ekainaren 8an Albokan'Rolla jaiaren bigarren aldia egingo dute Mañarian. Herriko hainbat elkarte eta eragileren laguntzagaz, Kafraga elkarteak egun osoko jaia antolatu du, iaz baino ekimen gehiagogaz. Beraz, giro ezin hobea egongo da Mañarian.

Goizean zehar kalejiran ibiliko dira Alboka taldeagaz. Eta egunean zehar Egoi Petite soinulari iurretarrak eta bere lagunek jai giroa ipiniko dute ekitalditik ekitaldirako tarteetan.

Eguerdian goi mailako herri kirol erakustaldia egongo da Urdax Magunazelaia abadiñarragaz, eta Karmele Gisasola, Jon Gisasola eta Ioritz Gisasola mallabitarrekin. Mañariak tradizioa du herri kiroletan, eta tradizio horri keinu bat egin gura diote ekimen honegaz.

Bazkari herrikoiaren ondoren, pilota eta pala torneoetako finalak jokatuko dira. Eguna musikagaz agurtuko dute, The Clayton, Agur eta Ezezez taldeen kontzertuekin. The Clayton talde aramaioarrak rock eta blues doinuak ekarriko ditu. Euren ibilbideko lehenengo diskoa ingelesez kaleratu zuten eta bigarrena euskaraz atera dute. Agur talde gernikarraren zigilua rock azkarra da, abesti labur eta zuzenekin. 2022an sorturiko taldeak disko bi kaleratu ditu, azkena orain hilabete inguru. Ezezez talde bilbotarrak punk-rock doinuak lantzen ditu. Talde honek ere euskaraz atera du bere ibilbideko bigarren diskoa.

Azkenik, DJ Les Sauvagek jai giroa indartuko du.

EGITARAUA - EKAINAK 10

  • 10:00 Pasakallea albokarekin.
  • 12:00 Pilota partiduak bertsolariekin: Goñi-Azanza / Urmeneta-Pascual. Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Oihana Bartra.
  • 13:00 Kalejira: Petite eta lagunak.
  • 14:30 Bazkaria Herriko tabernan.
  • 17:00 KSKA kolektiboak musika jarriko du.
  • 20:00 Kontzertuak plazan: Mocker´s, Nevadah eta The Riff Truckers.
  • 00:00 DJ Elvis Cayno, Herriko tabernan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!