Mañariko azokak hogei postu batuko ditu domekan

Anboto 2024ko mai. 17a, 11:15

Azokaren barruan antxumea erre eta pintxotan salduko dute.

Kultur Asteari amaiera emateko, 28. Artisau, Elikadura eta Landare Azoka egingo dute domeka honetan Mañarian.

Plaza inguruan askotariko 20 postu egongo dira, 10:00etan hasi eta 15:00ak bitartean. Jan-edanik ere ez da faltako. Ohiturari jarraituta, antxume bat erreko dute plazan, eta pintxotan salduko dute. Beste jarduera bat azpigorri arrazako ahuntzen lehiaketa da. 

Aire dokumentala
Zapatuan ere izango da zegaz gozatu Kultur Astearen barruan. 17:00etan Aire dokumentala emango dute liburutegi zaharrean, eta 20:00etan Jon Basagurenek kontzertua emango du adinekoen gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!