Eguerdiko 12:30ak aldera ezbeharra gertatu da Mañarian. Arrueta inguruko haitzetan gora zebilen eskalatzaile batek istripua izan du (Ertzaintzak ez du mendiaren kokapen zehatzaren berri eman). Istripua gertatu den lekura joan dira suhiltzaileak, medikuak eta Ertzaintzaren Erreskate Unitateko kideak, baina ez dute eskalatzailearen bizia salbatzeko aukerarik izan. Segurtasun Saila gertaturikoa ikertzen dabil. Dirudienez, eskalatzailea hormatik jausita harturiko kolpearekin hil da, unean bertan". 66 urte zituen, larrialdi zerbitzuen arabera.