[AZKEN ORDUKOA] Hormatik zintzilik geratu den eskalatzaile bat erreskatatzen ari dira suhiltzaileak Mañarian

Anboto 2024ko mai. 9a, 13:15

Eskalatzailea "konorte barik" dagoela informatu dute.

Suhiltzaileek sare sozialetan informatu dutenez, eskalatzaile bat hormatik zintzilik eta "konorte barik" dagoenaren abisua jaso dute Mañarian eta une honetan bertan dira eskalatzailea erreskatatzeko. Momentuz ez dute jazoeraren gaineko informazio gehiago eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!