Mañariko Udalak aniztasunez eta euskaraz inguratutako Kultur Astea antolatuko du maiatzaren 10etik 19ra

Anboto 2024ko api. 24a, 08:58
Ezkerretik eskumara: Ainara Otxotorena Mañariko alkatea, Jon Gaminde Bizkaiko dultzaineroen kidea eta Haritza Rodriguez Barsanti antzerki taldeko kidea.

Aurtengo edizioan Bizkaiko dultzaineroei omenaldia egingo zaie, kalejirek eta ekitaldi batek osatuta.

Mañariko Udalak 2024ko Kultur Astea aurkeztu zuten atzo. Ainara Otxotorena Mañariko alkateak, Jon Gaminde Bizkaiko Dultzaineroetako kideak eta Haritza Rodriguez Barsanti antzerki taldeko kideak eman zuten aurtengo edizioaren kartelaren berri. Maiatzaren 10etik 19ra bitarte, zer entzun eta zer egin ugari izango dute Mañariko herritarrek eta Mañarira hurbilduko direnek. Aurtengo edizioa, aurreko edizioen haritik tiraka, ekintza desberdinen aniztasunetik eta euskararen indartzetik izan da antolatua.

Kultur Astea Porrotx eta Mari Motots pailazoen 'Amaren intxaurrak' ikuskizunarekin hasiko da, eta Zirika zirkus konpainiaren eskutik eskainitako 'Azken fakirra?' ikuskizunarekin zarratuko da programazioa. Bidean, denetariko ekintzak: Kuttuneren, Moonshine wagonen eta Jon Basagurenen kontzertuak; Barsantiren 'Akabo' obraren emankizuna; Wikiemakumeen berbaldia; Asisko Urmenetaren 'Gora Euskal herrientsak' liburuaren aurkezpena; 'Euskaldungak' bakarrizketak; 'Aire' dokumentalaren emankizuna; eta azoka ere antolatuko da maiatzaren 19an, domekan. Ainara Otxotorena alkateak “Mañarian bizirik dauden kultur zaletasuna eta euskaltzaletasuna islatzen duen programazioa” osatu dutela adierazi zuen.

Omenaldia Bizkaiko Dultzaineroei

Maiatzaren 12an omenaldi berezia egingo zaie Bizkaiko dultzaineroei. Izan ere, Bizkaian zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira lurraldeko dultzaineroak omentzeko asmoz, eta Mañarian hasiko da omenaldien bira hori. Gerediaga Elkartearen laguntzarekin, Juan Bilbao dultzainero mañariarra ere ekarriko dute gogora, besteak beste. Jon Gaminde dultzaineroen kidearen esanetan, “Dultzainaren aldeko aldarria egiteko eta gazteak bere historia ezagutzeko eta jotzen hastera animatzeko helburuarekin” antolatuko da omenaldia. Omenaldi eguna kalejira batekin hasiko da, ondoren erraldoi eta buruhandiekin alaituko da herria, baltseorako tartea egongo da eguerdian, eta ekitaldiarekin zarratuko da omenerako tartea. Arratsaldean, 'Akabo' antzezlana egongo da ikusgai plazan.

MAIATZAK 10

18:00 Porrotx eta Marimotots: 'Amaren intxaurrak'. Plazan.

21:30 Kuttune. Plazan.

MAIATZAK 11

20:00 Moonshine wagon kontzertua. Plazan.

MAIATZAK 12 - Dultzaineroen omenaldia

10:00 Kalejira herrian zehar.

11:30 Erraldoien kalejira.

12:30 Plazan Baltseoa.

13:00 Ekitaldi nagusia.

18:00 Barsanti antzerki taldea.: 'Akabo'. Plazan

MAIATZAK 15

18:30 Wikiemakumeok. Adinekoen gunean (Errose Bustintza kultur etxean).

MAIATZAK 16

18:30 Asisko Urmenetaren liburuaren aurkezpena: 'Gora Euskal herrientsak'. Adinekoen gunean (Errose Bustintza kultur etxean).

MAIATZAK 17

20:00 'Euskaldungak' bakarrizketak. Adinekoen gunean (Errose Bustintza kultur etxean).

MAIATZAK 18

17:00 'Aire' dokumentala. Liburutegi zaharrean.

20:00 Jon Basagurenen kontzertua. Adinekoen gunean (Errose Bustintza kultur etxean).

MAIATZAK 19

20:00 Azoka. Plazan.

18:00 Zirika zirkus, 'Azken fakirra'. Adinekoen gunean (Errose Bustintza kultur etxean).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!