Atzoko eta gaurko pilotarien txapelketa herrikoia, Mañarian

Anboto 2024ko mar. 14a, 13:25

Barikuan hasi eta amaituko da eta pilota goxuarekin jokatuko dute.

Mañariko Artatzagan pilota klubak txapelketa herrikoiaren lehenengo aldia antolatuko du bihar, martxoak 15, Mañariko pilotalekuan. Binaka eta pilota goxuarekin ibiliko dira. Batez ere herriko pilotari ohiek jokatuko dute, baina beteranoekin batera pilota klubeko gazte bi ere arituko dira: kadete eta haur-kategoriako bana.

Kanporaketak 18:00etan hasiko dira eta egunean bertan jokatuko dute finala. Txapelketari bizitasuna emateko, partiduak 22ra beharrean, denborara izango dira: lau minutuko set biren ostean tanto gehien lortu dituen bikotea sailkatuko da.

Ondo pasatzea eta pilota eskola ezagutara ematea dira ekimenaren helburuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!