Auzorik auzo eta baserririk baserri koplak abestuz, 600 bat euro batu zituzten eta diru hori Saharako errefuxiatuen kanpamentura helaraziko dute, Hamadako Izarrak elkartearen bitartez, Aste Santu inguruan. 2015etik proiektuan parte hartu duten umeen familiei janaria erosteko da dirua. Antolatzaileek "bihotzez eskerrak" eman dizkiete herritarrei, kantuan ibilitakoei eta hamarretakoa nahiz bazkaria prestatu zuten boluntarioei.