Mikel Bizkarrak urteko lehenengo lasterketan podiumera igotzea lortu du

Maialen Zuazubiskar 2024ko ots. 5a, 09:35
Argazkia: @sprintcycling

Euskaltel Euskadi taldeko mañariarrak mendiko sailkapena irabazi du. 

Urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean Valentziako Itzulia jokatu dute. Bertan, Euskaltel Euskadi taldeko Mikel Bizkarrak urteko lehenengo podiuma eskuratu du. Bizkarrak zapatuko lasterketan eskuratu zuen mendiko sailkapenean lider jartzea eta lan bikain baten ostean liderraren elastikoa etxeratzea lortu du. "Urteko lehen lasterketa eta lehen podiuma. Eskerrik asko taldekide guztiei laguntzagatik", adierazi du sare sozialetan Bizkarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!