Eskubaloia gustuko duten mallabitarrei dei egin diete Ermuko taldera batzeko

Anboto 2024ko urt. 22a, 10:50
Ermua eskubaloi taldeko gazteak.

2012an jaiotako mutilen bila dabiltza.

Ermuan eskubaloian jokatzen jarraitzeko, hainbat familiak datorren denboraldirako mutilen taldea sortu nahi dute. Dagoeneko badituzte mutil batzuk, baina gehiago behar dituzte. Horregatik, Mallabiko gazteei ere dei egin diete taldera batzeko. Zehazki 2012an jaiotako mutilen bila dabiltza.

Euren lehen hitzordua urtarrilaren 28an izango da Ermuko Betiondoko kantxan, 11.00etan. Interesa dutenek 639 414 205 telefonora deitu dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!