2021eko urritik Errekondo jatetxearen ardura zutenek kontratua etetea erabaki dute. Esleipena lau urterakoa zen eta urte bi iraun dute. Ondorioz, Mañariko Udalak berriro lehiaketara aterako du jatetxearen kudeaketa. Datorren asteko barikuan —urtarrilak 26— egingo duten udalbatzarrean onartuko dute baldintza-agiria, eta horren ondoren aterako dute lizitaziora. 2017tik hona hainbat bider atera dute jatetxearen kudeaketa lehiaketara.