Artatzagan pilota taldea aurkeztu dute Mañarian

Anboto 2024ko urt. 4a, 09:09

Artatzagan talde mañariarrak denboraldi honetarako talde argazkia atera du. Hogei gazte inguruk osatzen dute taldea, Juan Luis Alberdi da presidentea, eta Miguel Azkune pilotari ohia arduratzen da gazteen prestaketaz. 1979an sortu zen taldea.

“Garrantzitsua da Mañariak frontoi diziplina honetako klub bat izaten jarraitzea”, azaldu dute arduradunek. “Babesleek ere haurren ilusioa gauzatzea, eta Mañariarren izenak frontoietan beti izan duen garrantziarekin segitzea ahalbidetzen dute”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!